IKUS-ENTZUN

Abokatutza zinematografikoa

Nafarroako Filmotekak abian dauka ziklo berezi bat abokatutza eta haren alboko zereginak protagonista dituzten film sorta baten bidez. Horrela, abokatuengana, haien zereginetara, haien bizitza eta arazoetara eta, ere berean, intereseko gai juridikoetara hurbilduko diren film bikainez gozatzeko abagunera egongo da.

Aurtengo ziklorako hiru titulu aukeratu dira. Lehen filma joan den astean pantailaratu zen: Cita Imposible (Antonio Santillán, 1958), 50eko hamarkadako Espainiako zinema beltz interesgarria.

Biharko saioan, The Paper Chase (James Bridges, 1973) pantailaratuko dute. Zuzenbideko lehen mailako ikasleen ibilerak islatzen dira, haien arteko harremanak, eta, bereziki, irakasle batekin , ospe handiko eta ikasleekin oso zorrotza den abokatu batekin.

Hilaren 28an izango da azken emanaldia: The Judge (David Dobkin, 2014). Protagonista bere familiaren etxera itzultzen den abokatu bat da, eta bere aita defendatu behar du epaiketan, zuhurtziagabekeriazko hilketagatik akusatutako tokiko epailea.

“Hiru film on, elkarren artean oso desberdinak, abokatutzaren eta zuzenbidearen mundura ikuspegi desberdinetatik hurbiltzeko aukera ematen dutenak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button