IKUS-ENTZUN

“El Hombre de al Lado” eta “False Flag”, Bilboko Fas zinklubean

Mariano Cohn-ek eta Gastón Duprat-ek zuzendutako komedia beltza da El Hombre de al Lado (2009, Argentina), eta gaur, Bilboko Fas zineklubak pantailaratuko du, El Carmen aretoan, 19:45ean.

Horrekin batera, Asier Urbieta zinegileak egindako False Flag (2016, Euskla Heria) lan laburra emango da. Marije Murguia Fas Zineklubeko batzordekideak aurkeztuko du emanaldia.

El Hombre de al Lado filmak bi auzokideren arteko ika-mikak biltzen ditu. Zineklubaren arabera, “auzokideok guztiz kontrako bizimodua daramate: Leonardo (Rafael Spregelburd) diseinatzaile fina dugu, Le Corbusier-ek diseinatutako etxe ederrean lasai bizi dena, eta Víctor (Daniel Aráoz) autoak desegiteko tokian lan egiten duen gizon zakar, zarpail eta heziketa gabekoa, ondoko etxean leiho berria irekitzea erabaki duena”.

Leiho berri horrek ekarriko dituen obra, zarata eta bestelakoek bi auzokideon bizitzak irauliko ditu. “Bien arteko liskarrek egoera tragikomiko ugari sortaraziko ditu, gure aurreiritziak astinduz eta sorpresak ekarriz”.

Informazio gehiago: cineclubfas.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button