MUSIKA

Surfbort punk taldeak Bilbon joko du

AEBetako Surfbort taldeak aurtengo Azkena Rock Festival jaialdian parte hartuko du, ekainaren 21ean eta 22an, baina datorren asteko asteartean, Bilbon izango da, La Ribera aretoan, 20:00etatik aurrera.

Brooklyn auzoko laukotea, David Head, Alex Kilgore, Sean Powell eta Dani Miller, 1980ko hamarkado punk-rocketik edaten du proposamen garaikide bezain gordina haizatzeko. “Garai digital jasanezin honi ezetz esaten diogu”, esan du taldeak.  Horren aurrean, taldeak “maitasuna eta adiskidetasuna” islatzen du.

Iraupen laburreko grabazio sorta bat plazaratu ostean, estatubatuarrek Friendship Music izenburuko lana argitaratu zuten izan, eta kritika oso onak jaso zituen. Gitarra zorrotzak, emakumezko ahotsa, energia, izerdia, umorea eta punk estetika koloretsua dira taldearen ezaugarri nagusiak, 1970eko hamarkadaren amaieran AEBetako mendebaldeko kostaldeko punk-rock taldeen erara.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button