ESZENA

Apirileko kultur egitarau ederra, Markina-Xemeinen

Markina-Xemeingo Uhagon kulturguneak prest dauka apirileko kultur egitaraua. Denetarik ikusteko aukera egongo da, tartean bertsoak, zinea, dantzak, literatura edota hitzaldiak.

Lehen ekitaldia igandean bertan izango da, apirilak 1, Anonyme Popular saio bikainarekin. Hitzak eta ahotsa Igor Elortzak jarriko ditu eta doinuak eta soinua Rafa Rueda musikariak. Anonyme Popular egitasmoak ikus-entzunezko bertso jarriak dakartza. “Ni eta zu eta guaren arteko espazio labainkor horretan sartu bezala ez irteteko esperientzia eskaintzen digu, hitzez, doinuz eta irudiz. Anonyme Popular edonor izan daiteke, eta, aldi berean, norbait da. Igor da. Inor. Bere izenean eta besteren abizenean arituz, nitasun garaikide ertzdun bat dakar hitzetara Igor Elortza bertsolariak, gutartasun lanbrotsu baten erdian. Bere buruaz beste, besteon munduaz mintzatuz, ispilu deseroso eta maitekor baten aurrez kokatzen gaitu guztiok. Bertsoen hitzaren eta ahotsaren jarrera bereizgarri berekoak dira Rafa Ruedarekin landu dituen doinuak eta soinuak ere. Rapa, trapa, popa, funkya, mundurako erritmoak… Bertso-kantaro aurkituko da sorpresaz entzulea, aldiro, aldiaren kontraesanetara ertz ezberdinetik hurbiltzeko.”

Datozen asteetan, Cinco Lobitos edota Alex Txikon protagonista duen Anwar filmak ikusteko aukera ere egongo da. Horretaz gain, Hazia musikala ere antolatu da apirilaren 22rako.

Egun guztietako programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button