ARTEA

“Eguraldi ona bizitzan” erakusketa Irunen

Zuhar Iruretagoienaren Eguraldi ona bizitzan erakusketa, apirilaren 30etik uztailaren 4ra ikusi ahalko da Irun Faktoryn.

Bertako erakustokitik, Zuharren lanaren zergatia zertan den azaldu digute, Francisco Javier San Martínen Good Weather: meteorologia emozionala testutik lagin hau ataraz: “…Zuharren azken proiektu honen balioa eta egokitasuna neurri handi batean haren zioaren hautuari zor zaizkiola: nor eta Wilhelm Reich, arte plastikoekin konpromiso gutxi erakutsitako norbait, Zuharrentzat zientziaren eta xalotasunaren artean –zorroztasunaren eta utopiaren artean–distantziakidetasuna erabat gorde zuen pertsonaiak ekoiztutako ideia eta irudien biltegi bilakatua. Agerian da, ordea, artistak Reichen irudia eta obra ikertzea baino gehiago egin duela, eta, zientzialari austrohungariarraren ikerketa-ereduari helduta, artea baliatu duela zenbait gai eta sentipen aztertzeko, arteari lotu gabe jakin-mina inoiz piztuko ez zioten gaiak eta sentipenak alegia. Lehen begi-kolpean proiektu xumea lirudikeena asmo handiko eginkizuna bilakatzen da berriz. Eta esanen nuke proiektu zehatz honekin, gorputza eta espazioa, materia eta energia, gaitza eta sendakuntza gai hartuta, Zuhar dimentsio berria bilbatzen ari dela bere artean.”

Zuhar Iruretagoiena artista zarauztarra, Leioan Arte Ederrak ikasi eta Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean master bat egin ondoren, Bilbora itzuli zen doktoretza eta tesia egitea. Hainbat sari irabazi ditu, horien artean: Ertibil Bizkaia, Gipuzkoako artista berriak, Generaciones Caja Madrid eta Guggenheim Bilbo Horma saria.
Leku hauetan erakutsi du: The Gabarron Foundation New York, Getariako Cristobal Balenciaga Museoan, Bilboko Rekalde Erakustaretoan, Austriako C-ART Galerie Prantl & Boch Bregenz, Donostiako KMn, Rekalde Erakustaretoan, edo Bilboko Guggenheim museoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button