ARTEA

Mariano Arasuagaren “Lorategiak airean” erakusketa, Donostiako KM Kulturunean

Lorategiak airean erakusketa deskribatzeko, hona hemen autorearen hitzak: “Lorategiak airean, esan behar dut izen hori bat datorrela aurkezten dudan pintura sail batekin; eta, nire ustez, prestatzen aritu naizen erakusketaren espiritu globala laburbiltzen du. Atsegin dut lorategi baten eta erakusketa baten arteko paralelismoa, bata eta bestea lurzati mugarriztatu bat dira, zeinetan unibertsoa, mundu osoa jaso daitekeen. Eta biek partekatzen dute izaera bikoitz hori, aldi berean eraikuntza materialak eta intelektualak izatearena”.

Erakusketa hau, KMKaren aburuz, espazioan egindako esku hartze bat da, eta bere asmoa da “ikuslearen ikusmen-sentsazioak areagotzea eta kolore unibertso batean sartzea, oroimen batean edo amets batean murgiltzen garen moduan. Koadro bat habitatu ahal izateko eta koadro hori itxuratzen duten gako intelektual eta zentzumenezkoetan barneratu ahal izateko gonbidapen bat”.

Azaroaren 4ra bitartean ikusi ahalko dira lanak, Donostiako KM Kulturunean

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button