IKUS-ENTZUN

Sari gehiago “Ahate Pasa” filmarentzat

Mexikoko Chiuahuahuako Zinemaldiko lehendabiziko saria laburmetraia dokumental atalean; Kansk-eko (Errusia-Siberia) jaialdiko 2. saria; Serbiako Freenet jaialdian epaimahaiaren sari nagusia dira, besteak beste, Ahate Pasa filmak jaso dituen sari batzuk.

Gurean eta nazioartean bidea egiten darraite ahateek. Eta orain beste aipamen berezia jaso du. Koldo Almandozek zuzenduriko “Ahate Pasa” filmak dokumental onenari eta ikuslegoaren sari nagusia jaso ditu Palermo-ko Sorsi Corti film labur Zinemaldian.

Koldo Almandozek (Donostia, 1973) hamairu lan errodatu ditu, azkena Ahate Pasa. 2009 urteko Kimuak programaren baitan dagoen film honek hainbat filmetan errepikatzen den eszenan du bere jatorria. Izan ere, Almandoz ohartu zen makina bat pelikula ezagunetan, eta ez hain ezagunetan, behin eta berriz agertzen zela ahate talde bat. Eszena hori aitzakiatzat hartuta Ahate Pasa filmatu zuen duela bi urte, zein ibilbide oparoa egiten ari den hainbat zine jaialditan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button