IKUS-ENTZUN

Egunotan film interesgarriak Artium museoan

Gaur berton, hilak 24, Éric Baudelaire-ren Un film dramatique pelikularen proiekzioa izango da Artiumen, eta bihar, Euskal emakume zinemagileak I izeneko zikloaren barruan emanaldi berezia antolatu da Les mères espagnoles & La marche des femmes à Hendaye (Carole Roussopoulos eta Ioana Wieder, 1975) filmekin.

Éric Baudelaireren Un film dramatique erakusketa dela eta (irekiera: azaroaren 25ean) egingo da film horren emanaldia. Éric Baudelaire (1973) Parisen bizi den artista eta zinemagilea da. Zientzia politikoetako ikasketak egin ondoren, Baudelaire ezaguna egin zen artista bisual gisa, argazkigintza, irudi inprimatuak eta bideoa biltzen dituen ikerketan oinarritutako praktika bati esker. Zinemak toki garrantzitsua izan du bere lanean 2010. urteaz geroztik.

Bigarren emanaldiak bere garai batzuk ekarriko ditu gogora. Les meres espagnoles filmak data batekin hasiko da: 1975eko irailaren 27a. Erregimen frankistak heriotza-zigorra aplikatu eta betearazi du bi ETAkideren eta FRAPeko hiru kideren aurka. Zuzendariek, Carole Roussopoulosek eta Ioana Wiederrek familiarren testigantzak jaso zituzten, tartean Otaegiren eta Txikiren amenak.
La marche des femmes à Hendaye bigarren lanak beste data bat dakar: 1975eko urriaren 5a. Frantzia osoko mila emakume inguru bildu zen Hendaian, erregimen frankistak bi ETAkide eta FRAPeko hiru kide hiltzearen aurka manifestatzeko. “Euskal emakumeen kantuen edertasunarekin egiten du aurrera mugaranzko martxak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button