LITERATURA

“Egungo literaturaren erronkak” hitzaldi-zikloa

Liburuaren Eguna ospatzeko xedez, Bizkaiko Foru Liburutegian Egungo literaturaren erronkak hitzaldi-zikloa antolatu da. Goizalde Landabaso idazleak aurkeztuko dituen hitzaldiak apirilaren 23ra bitartean luzatuko dira, eta 18:30 hasiko dira.

Joan den astean abiatu zen ekimena Elisabeth Casillas eta Fernando Tarancon adituek gazteleraz jorratu zuten Comic actual gaiarekin.

Gaur, apirilak 8, izango da bigarren saioa, literatura eta zinema aztertuko dituena. Horren inguruan Katixa Agirre euskal idazlea arituko da.

Apirilaren 15ean, Javier Cámara eta Javier Celaya adituak El papel del libro en una sociedad con una alta competencia por nuestra atencion gaiaren inguruan mintzatuko dira.

Azkenik, apirilaren 23an, Literatura eta podcastak izena duen mahai-ingurua egingo dute Ana Isabel Moralesek eta Jasone Larrinagak euskaraz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button