LITERATURA

Egunerokoak eta Literatura

Bilboko Bidebarrieta Kulturguneak Eztabaidak Literaturarekin ekimenari ekingo dio berriro bihar, asteartean, Iñaki Uriarteren eta Enrique Vila–Matasen presentziarekin. Idazle bi hauek, egunerokoak literaturan bete izan duen lekuari buruz arituko dira, 19:30ean, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan.

Ekimenaren helburua da literaturarekin elkartzeko topalekua eskaintzea, letrak eta beste zenbait diziplina lotuz, arkitektura, musika edo matematikak, besteak beste.
Elkarrizketak hilero burutu eta burutuko dira, asteartez, 19:30etik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoko eszenatokian.
Oraingo honetan, topaketan, eguneroko pertsonalek literaturaren barruan bete  duten lekuari buruzko eztabaida proposatzen da, Iñaki Uriarteren eta Enrique Vila–Matasen arteko elkarrizketa bat dela medio.

Asko dira letren alorrean mugak gainditu dituzten eta hilezkor bilakatu diren egunerokoak, Ana Frank neskatila judutarrarena, besteak beste. Beste batzuek polemika ere sortu dute, sekretuak edo intimitateak azaleratu dituztelako. Hauek bezalakoetan oinarrituko dira bi adituak, genero horretan sakontzeko, eta zein elementuk bilakatzen duten eguneroko bat literatura lan, edo zertan oinarritzen den irakurleak biografiaren azpi-genero honen aurrean duen interesa, aztertuko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button