MUSIKA

Anai Arrebak eta Willis Drummond, disko berriak

Willis Drummond lapurtarrek eta Anai Arrebak gipuzkoarrek lan berriak plazaratu dituzte, A ala B (Bidehuts) eta Anai Arrebak (Bonberenea Ekintzak).

Duela urtebete inguru plazaratu zuen Anai Arrebak taldeak euren lehendabiziko maketa. Orain, hamar doinu biltzen dituen iraupen luzeko estreinako lana argitaratu dute Tolosako Bonberena Ekintzak-eko lagunekin. Grabazioa dantzarako lehergailu aproposa da, diskotelako musika, funka, soul eta rocka uztartzen ditu. Igandean, azaroak 17, aurkeztuko dute Pasai Donibaneko Matxet Txiringitoan, 18:00etan. Taldeak sorpresa ugari izango direla aurreratu du. Giro berotzeko, lan horretan jasotako Oihu!! kantua entzun dezakezue.

Lapurdiko Willis Drummond laukotea ere A ala B lan berria aurkezten ari da estatuan barrena. Esate baterako, igandean, azaroak 17, Madrilen izango dira, eta 22tik 24ra Galizian hiru kontzertu egingo dituzte. Handik Euskal Herrira etorriko dira, abenduaren 1ean Durangoko Plateruenan izango dira; 7an, Durangoko Azokako Ahotsenea gunean; 14an, Tolosako Bonberenean, eta urtea amaitzeko, 29an, Ondarroako Kafe Antzokian.

Diskoari dagokionez, lapurtarrek estreinako diskoa LP formatuan argitaratu dute. Oraingoaz, Menperatzen dut kantua baino ez dugu entzun, eta rock kutsu nabarmena antzeman dugu lan horretan, agian, aurreko lanetan baino gehiago, Hot Snakes edo Berri Txarraken tankerara, kantuen egiturak sinpleagoak izango balira bezala. Dena dela, disko osoa entzun beharra da, eta horretarako, aukera ona da agertokian entzutea da, Willis Drummond zuzeneko pizti izerditsuak baitira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button