IKUS-ENTZUN

Ecozine, nazioarteko ingurumen zinemaldia, Iruñean

Apirilaren 8tik 11ra bitartean, Ecozine Film Festivala garatzen ari da Iruñean. Nazioarteko ingurumen zinemaldiak hausnarketa sakon bat egiteko proposamena dakar.

Jaialdiak film labur eta dokumental sorta bat ikusteko aukera eskaintzen du. Ohi denez, film bakoitzaren emanaldia amaitzean, haren egileetako batzuk jardungo dira ikusleekin, eta bizitako esperientziak eta egoerak azalduko dituzte.

Atzo abiatu zen jaialdian Andrew Niskerren Nuked filma pantailaratu zen. Gaur, asteartea, Will Parrinelloren Water for life lana ikusiko da. “Erdialdeko eta Hego Amerikako hiru komunitate-liderren bizitzen bidez, filmak uraren gaineko eskubideen, indigenen sinesmenen eta baliabideen erauzketaren arteko talka aztertzen du. Gure protagonistek jazarpenari eta heriotza-mehatxuei aurre egin behar diete, beren komunitateen ingurumen-, kultura- eta ekonomia-biziraupena mehatxatzen dituzten indar boteretsuen aurka borrokatzen duten bitartean”.

Biharko emanaldian, Oskar Alegriaren Zinzindurrunkarratz ikusi ahalko da. “Zinemagile batek bere herriko artzainek mendietara iristeko erabiltzen zuten bidea egitea erabaki du, baina ez du ibilbide zehatza adieraz diezaiokeen inor bizirik aurkitzen. Bere familiako super-8 kamera zaharrarekin bidaia filmatzea ere bada bere asmoa, baina 41 urtez erabili gabe egon ondoren, ezin duela soinurik grabatu konturatzen da. Ahaztutako bidea eta kamera mutua, Paolo izeneko asto batekin batera, oroitzapenez, galderaz eta isiltasunez betetako bidaia baten protagonista bihurtuko dira”.

Ostegunean, Martin Romeroren To bird or not to bird, animaziozko film labur onenaren Goya sariaren irabazlea pantailaratuko dute, bai eta Vuelta a Riaño dokumental laburra eta Donde quisimos vivir iraupen ertaineko dokumentala ere.

Jakingarri guztiak: Ecozine

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button