BERTSOTAN

Bertsolaritza guztia Durangoko Azokan

Bertsolaritzaren inguruko guztia izango duzue egun hauetan Durangoko Azokan. Denetarik topatuko duzue, hala nola, Eneko Dorronsororen Xalbador: Izena eta izana dokumentala; 2zio taldearen Bideak azken lana; Igelaren banda taldearen Debaldeko festa diskoa, eta Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarenaren Bi poliedro lana. Xabier Amuriza bertsolariaren Mañukorta bertsonajea liburuaren bigarren argitalpena ere bertan egongo da eskuragarri.

Baina material horretaz gain,  bertsolaritzari buruzko bost ekitaldi ere izango dira, lau Ahotsenean eta bat Saguganbaran. Hala, abenduaren 5ean, 11:30ean, Fernando Anbustegi eta Julio Sotoren Istorio trukean saioa egongo da; 6an,  Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarenaren Bi poliedro aurkezpena; 7an, Miren Amurizaren Kapulana bat zintzilik, eta 8an, Andoni Egaña eta Xabier Lizasoren Garai hura gara.

Joan eta ikusi!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button