ESZENA

Durangoko San Agustin Kulturgunean, antzerkia protagonista udagoienean

Durangoko San Agustin Kulturgunean programazio potoloa antolatu dute azarorako eta abendurako. Gaur bertan izango da egitarauaren lehen hitzordua.

Urriaren 30 eta 31n, eta azaroaren 1ean, 18:00etan, Ganso & Cia taldeak Alpha lan berriaren estreinaldia egingo du. “Argia itzaltzen denean, lo egiteko ordua da. Alphak kontzientziatik ametsen mundura igarotzeko une hori islatzen du. Bere fantasien biktima den pertsonaia baten bizipen komikoak kontatzen dizkigu, beldur eta sentimendu unibertsalei buruz barre egiteko aukera eskainiz.”

Oholtzaratuko diren beste ikusgarri batzuk honakoak dituzue: Karrikan (Karrika Antzerki Taldea, azaroak 14), Fadoak entzuten zituen gizona (Xake Produkzioak, azaroak 21); Kimilikiliklik (Marie de Jongh Antzerki Taldea, abenduak 20); …

Programazioaren xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button