ESZENA

Durangoko Eguberriko zirkoa “Maluta” deitzen da

Abenduaren 28tik 30era bitartean, Maluta zirko jaialdiaren bigarren edizioa egingo da  Durangoko San Agustin Kultur Gunean. Atzo, Basauriko Social Antzokian ere izan zen zirku jaialdi hau.

Ganso & Cía konpainiak antolatuta abiatu dute bigarren edizioa Durangon. “Maluta ezinezko diruditen trebetasunen bilduma da; birtuosismoa, olerkia eta umorea. GANSO&Cía klown konpainiaren batuta azpian, nazioarteko eta planetaz kanpoko artistek grabitatearen eta arintasunaren legeak desafiatuko dituzte”.

Malutaren bigarren edizioan honako artista hauek parte hartuko dute: Duo Laos (Argentina), Ruben Martin (Valladolid), Suhar Prest (Euskal Herria), Jc Margallo (Extremadura), Maria Villate (Euskal Herria), Lucas Locus (Alacant) eta Gorka Ganso (Euskal Herria).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button