
Donostiako Zinemaldia egiten den bitartean Zinema Express lehiaketak honako erronka zabaldu du: Film labur bat 30 ordu baino gutxiagotan egiteko gai zara?, alegia, 30 ordu baino gutxiagotan film laburra egitea, jaialdiaren egunean bertan ezagutaraziko duten gaiaren ingurukoa. Izena emateko azken eguna 2012ko irailaren 16a da.
Partaideek amateurrak behar dute izan, ekipoa eta sortzeko gogoa baino ez dute ekarri behar. Jaialdia Donostian burutuko da. Irailaren 22an, 10:00etan hasiko da eta irailaren 23an, 16:00etan amaituko da.
Ondoko sariak daude jokoan: lehenengo saria 1.000 euro, bigarrena 800 euro eta hirugarrena 600 euro.
Publikoaren saria ere badago. Hau irailaren 24, 25, 26, 27 eta 28an online bozkatuko da. Sarien ematea Gazteriaren Itxiera Ekitaldian egingo da, Donostia Zinemaldiaren baitan.
Izen ematea web bidez egin daiteke eta lehiaketarekin loturiko gainontzeko xehetasunak zinemaexpress.com webgunean jazotzen dira.