IKUS-ENTZUN

Virginia Garcia del Pinoren eta Morsegoren film-kontzertua, Montehermoson

Maiatzaren 28tik uztailaren 9ra izango da aurten Montehermoso Kulturgunean antolatzen den Zinema Gaur egitasmoa. Oparo dator gainera udaberriko programazioa, eta zine proiekzioak ez ezik, zuzeneko musika, tailerrak eta performanceak ere izango dira Garbiñe Ortegak gidatutako programan.

Hala, maiatzaren 31n, ostiralean, 20:30ean inauguratuko da udaberriko egitaraua, Respirar, Correr, Mirar (2018) Virginia Garcia del Pinoren filmaren eta Mursegoren zuzeneko proiekzio-kontzertuarekin. Izan ere, Mursegok konposatu du film honen soinu banda, eta ostiralean zuzenean interpretatuko du talde mitikoak.

Asteburuan jarraituko du programak, eta ekainaren 1ean eta 2an, dokumental-tailerra egingo da Virginia Garcia del Pinoren eskutik. Dokumentalak egiteko ikastaro praktikoa da, “ikusi gabe nola begiratzen dugun hausnartzeko, eta aurrean dugunari begiratzen ikasteko”. Errealizazio eta zuzendaritza ikasleei zein dokumental generoan interesa duten pertsona guztiei zuzenduta dago tailerra. Interesa duenak aurrez eman beharko du izena.

Garcia del Pino, zinema zuzendaria eta UABko sorkuntza-dokumentalei buruzko Masterreko irakaslea da. Bere ibilbide profesionalean, zenbait sari jaso ditu  Lo que tú dices que soy filmarekin. El Jurado, 2012  da bere lehenengo film luzea, eta beste lan batzuen artean, egin duen azken filma, La 10ª carta (2014)  da, Basilio Martin Patino zinemagile entzutetsuaren erretratua, Donostiako Zinemaldian estreinatu zena, eta ekainaren 3an, astelehenean, 19:30etan, ikusteko aukera izango dena.

Zinema Gaur programak eskainiko dituen beste filma batzuk honakoak dituzue: Anahí Berneriren Alanis (Argentina, 2017); Maria Augusta Ramosen O Processo (Brasil, 2018); Ojo Guareña Performancea; eta Leire Apellaniz euskal zuzendariaren Último Verano (Euskal Herria, 2016).

Egitarauaren xehetasunak eta informazio osoa, Zinema Gaur ekimenak ditu.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button