IKUS-ENTZUN

“Dragoi-jagolea” euskarazko filma Euskal Herriko pantailetan

Dragoi-jagolea euskarazko filma gure zinema-aretoetara helduko da egunotan, Zinema Euskaraz programaren barruan. Publiko orokorrari bideratuta dagoen film hau euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dute gaztetxoek. Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten emango den hirugarren filma da, Museoaren zaindariak lanaren ostean.

Film horretan honakoa kontatuko dute: Garai ilunak dira Txina inperialean. Antzina gizakien lagun eta aliatu jakintsuak ziren dragoiak urteetan zehar jazarriak eta ziegetan giltzapetuak izan dira. Mendiko gotorleku urrun batean, neskato batek azken dragoiari ihes egiten laguntzen dio, eta batera altxorrik preziatuena berreskuratzeko misio zoragarri batean abiatuko dira. Izan ere, hilezkortasuna lortzeko ahalmen magikoa eskuratu nahi duen azti gaizto batek lapurtutako azken herensuge-arrautzaren bila joaten dira.

Filma honako zinema-aretoetan pantailaratuko dute: Golem Alhondiga (Bilbo), Getxo Zinemak (Getxo), Zugaza Zinema (Durango), Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Niessen (Errenteria), SADE Cines Antiguo Berri (Donostia) eta Golem La Morea (Iruña).

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button