IKUS-ENTZUN

Zinebi jaialdira lanak aurkezteko epea zabalik da

Aurten, Bilboko Zinebi jaialdiaren 57. edizioa azaroaren 13tik 20ra bitarte egingo da. Hala, jaialdian parte hartu nahi izanez gero, lanak abuztuaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Filmak aurkeztu aurretik, galdetegi bat beharko da, eta gero filma Movibeta Festival edo Festhome plataformen bidez bidali.

Fisikoki aurkezteko aukera ere badago, film helbide honetara bidaliz: ZINEBI, Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldia. Colón de Larreategui, 13 – 3. Ezkerra. 48001 Bilbo.

Filmak aurkezteko azken eguna abuztuak 15 izango da; oinarriei buruzko zehaztasunak guztiak: zinebi.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button