MUSIKA

Ecstatic Vision taldea, gaur Bonberenean

Tolosako Bonberenean izango da gaur, 20:00etatik aurrera, heavy-pshych kraut rock estiloan murgilduta dabilen Ecstatic Vision talde estatubatuar potentea.

Bere lehen diskoa, uste litekeenaren kontra, disko prefektu eta borobila izan da, lan handia, diskotzarra! Philadelphiatik etorritako Sonic Praise lan luzea da hori, eta Relapse Records (Neurosis, Mastodon,..) etxeak kaleratu du.

Euren debuta itzela izan da, eta oso doinu interesgarriak sortu dituzte Hawkwind, Amon Duul 2, Olatunji, edo Aphrodites Child taldeen eraginpean. Psikodelia, kraut rock eta afro-beat estiloko zertzelada batzuk kausituko dituzue euren soinuetan.

Orain, Europako lehen bira honetan, lan hori aurkeztuko dute, , bide batez, trantzerako bidaia proposatuz. Eurekin batera, hainbat tokitan ibiliko dira YOB edota Enslaved bandak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button