MUSIKA

Donostiako Piraten Musika Lehiaketa abian da

Musika talde hasi berriek Donostiako Aste Nagusian lekua eskaintzeko asmoarekin, aurten ere, Donostiako Piraten Musika Lehiaketa atondu dute. Donostia eta inguruetako (Oarsoaldea zein Buruntzaldea) musika taldeei zuzenduta dago batik bat. Parte hartzeko talde bakoitzak gutxienez 3 abesti eta taldearen informazioa (biografia laburra, argazkia eta harremana) bidali beharko ditu Donostiako Piraten posta elektronikora.

Parte hartzeko epea maiatzaren 26an bukatuko da. Hizkuntzari dagokionez, euskaraz abesten duten taldeek lehentasuna izango dute.

Donostia eta inguruetako musika taldeei zuzendua dago ekimena (Donostialdea, Oarsoaldea eta Buruntzaldea: Pasaia, Errenteria-Orereta, Lezo, Oiartzun, Hernani, Astigarraga, Usurbil, Lasarte-Oria, Andoain). Soilik maketa edo disko auto-ekoiztu bat (gehienez) argitaratu duten taldeek parte har dezakete. Hasiberriei dago zuzendua, alegia.

Aurkezten diren talde guztietatik 6 hautatuko ditu epaimahaiak finalerdietarako. Bakoitzean hiru taldek joko dute eta Donostiako Gros auzoko Kortxoenea gaztetxean ariko dira. Epaimahaiak bi talde aukeratuko ditu eta kontzertuetara hurbiltzen direnek hirugarrena.

Epaimahaia musika adituek eta Donostiako gazte mugimenduko pertsonek osatuko dute. Finalerdietako hiru talde hautatuek Donostiako Piraten Aste Nagusian kontzertua eskainiko dute, Trinitate plazan.

Lehiaketaren xehetasun batzuk hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button