ARTEA

Donostiako Kubo Kutxa aretoaren urtebetetzea

Kutxa Fundazioaren Kubo Kutxa erakusketa-areto ezagunak hogei urte daramatza artea hedatzen eta zabaltzen. 2000ko abenduaren 15ean ireki zituen ateak Jorge Oteiza eskultoreari eskainitako erakusketa batekin, eta handik hona beste 73 erakusketa  egin dira areto horretan.

20 urte hauetan, Gipuzkoako artista handien lana babesteko, ikusarazteko eta balioesteko helburua izan du, eta denboraren joan-etorrian erreferentziazko erakusketa-areto bihurtu da. “Nahiz eta 20 urte hauetan aretoaren erakusketa-ildoa aldatuz joan den eta hirian sortutako kultura-aldaketa eta egitura berrietara egokitu den, aretoaren programazioa aldi baterako erakusketetan oinarrituta dago eta arte plastikoetan ardaztuta, zehazki XX. mendearen hasieratik gaur egunera artekoetan”.

Horren ondorioz, urte hauetan guztietan, hainbat artista gipuzkoar ospetsuen erakusketa antologikoez gozatu ahal izan dute ikusleek, hala nola Jorge Oteiza, Dario Villalba, Andres Nagel, Josune Amunarriz, Menchu Gal, Bonifacio Alfonso, Eduardo Chillida, Marta Cardenas, Jesus Mari Lazkano, Gonzalo Chillida, Rafael Ruiz Balerdi, Alejandro Garmendia edo Juan Luis Goenaga.
Bertoko artistez gain, nazioarteko artea gipuzkoarrei hurbiltzeko lana ere burutu du, eta hala, Miquel Barceló, Pablo Gargallo, Joan Miró, Marc Chagall, Paloma Navares, Carmen Calvo, eta beste artista ospetsu batzuen obra erakutsi da bertan.

Une honetan, urtarrilaren 10era arte, Juan Luis Goenaga artista donostiarraren atzera begirakoaz gozatzeko aukera dago Kubo Kutxan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button