
Gaur, 19:30ean, Donostiako Arrasate aretoan, La casa de mi padre (Gorka Merchan, 2008) lana eskainiko du Kresala zineklubak.
Filmaren sinopsia hauxe da: Txomin Garai, enpresaburua eta gaztetan pilotari fina izandakoa, bere herrira itzuliko da Argentinan hamar urte igaro ondoren. Itzultzeko arrazoia Koldo haren anaia hiltzen ari dela da, nahiz eta ez duten hitz egin azken urteetan.
Hil aurretik Koldok mesede zaila eskatuko dio anaiari: Gaizka bere seme nerabea arrastoan sartzea.
Etorkizun handiko pilotaria da Gaizka, baina ez dio jokoari behar adina arreta eskaintzen. Gaizkarengana hurbiltzeko, Txominek biak elkartzen dituen zerbait erabiliko du: eskupilota.
Nolanahi ere, German kazetaria eta Txominen lagunaren heriotzak Hego Ameriketara itzultzera bultzatuko du. Baina Txominek badaki ezin duela besterik gabe alde egin; zerbait zor dio anaiari. Gaizkak inguruko herri bateko pilotari batekin jokatu behar duen partida aitzakia ezin hobea izango da bidaia atzeratzeko.
Erabaki horren ondoren hasiko da benetako bidaia Txominentzat.
Gorka Merchan zuzendaria gonbidatu joango da emanaldira.



