IKUS-ENTZUN

Donostiako Kresala zineklubak udazkeneko egitaraua iragarri du

Joan den astelehenean hasi zuen Donostiako Kresala zineklubak udazkeneko egitaraua Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiaren agerraldia zela medio. Hurrengo hitzordua datorren astelehenean, hilak 10, izango da. Egun horretan Paolo Sorrentino zinegilearen Il Divo (2008) lana ikusi ahalko da. Proiekzioak ohiko lekuan izango dira, alegia, Kutxaren Arrasate Aretoan, 19:30ean. Egitarauak abenduaren 29ra bitarte iraungo du.

Hala, Urriaren 17an, María González, Pedro Ramiro, eta Isidro Jiménez zuzendarien Gran Superficie estreinatuko dute. 24an, berriz, Jean-Luc Godard zinegile handiaren Film Socialisme izango da ikusgai, eta urria Jean Renoir zuzendari klasikoaren The Southerner lanaren proiekzioarekin amaituko da.

Azaroan beste hiru film izango dira: A Prairie Home Companion (Robert Altman, 2006); Thérèse (Alain Cavalier, 1986), eta La Plaza de la Música (Juan Miguel Gutierrez, 2010). Azken emanaldi horretan zuzendariak parte hartuko du.

Azkenik, abenduan hiru film klasiko bezain interesgarri ikusi ahalko dira: Ma nuit chez Maud (Eric Rohmer, 1969); I soliti ignoti (Mario Monicelli, 1958), eta Ensayo de un Crimen (Luis Buñuel, 1955).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.