ARTEA

Artista plastikoentzat, Pablo de Otaola 2020 Beka

EAEn bizi diren artista plastikoen prestakuntzan laguntzeko asmoz, Basauriko Udalak Juan eta Pablo de Otaola 2020 Beka bideratu du. Proposamenak maiatzaren 8a baino lehenago aurkeztu behar dira herri horretako Basozelai Gizarte Etxean.

Juan eta Pablo de Otaola 2020 Bekak Pariseko Cité Internationale des Arts izenekoan lau hilabeteko egonaldia eskaintzen du, artista bekadunak bertan gara dezan deialdira aurkeztutako proiektua. Artistentzako munduko egoitzarik handiena da Cité. Bi zentro ditu Parisen, eta jatorri eta diziplina guztietako 1.200 artista hartzen ditu urtero. Haren helburua da artisten arteko topaketak eta trukeak sustatzea eta, horren bidez, sormena bultzatzeko. Egonaldi bakoitzean, 300 artistatik gora bizi dira bertan, eta aukera izaten dute Cité-ren kultura-dinamismoaz gozatzeko.

Irailetik aurrera, artista irabazleak lau hilabete emango ditu Pariseko Cité Internationale des Artsen, eta, egonaldi horretan, egoitza- eta ikasketa-gastuak ordainduta izango ditu. Gainera, 3.600 € emango zaizkio bere kontuetarako.

Bekak dituen betebeharreko eta baldintza guztiak hemen ikusi ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button