BESTELAKOAK

Donostiako Intxaurrondoko kultur etxean “Emakumeen Astea”

Donostiako Intxaurrondoko kultur etxean, Emakumeen Astea antolatu dute martxoaren 11ra bitartean.

Atzoko egunean, martxoak 7,  inaugurazioarekin bat eginez, manifestuaren irakurketa egin zen Intxaurrondo Berri Elkartearen eskutik. Gaurko egunean, martxoak 8, Ondartxo Abesbatzak kontzertua emango du 19:00etan.

Bihar zinemaren txanda izango da; Amama filmaren proiekzioa programatu da, produkzio arduraduna den Marian Fernandez-ekin. Asier Altuna zuzendaritzaz eta gidoiaz arduratu da eta filmeko aktoreak Iraia Elias, Kandido Uranga, Klara Badiola, Ander Lipus, Manu Uranga, Amparo Badiola eta Nagore Aranburu izan dira.

Ostegunean, martxoak 10, hitzaldi musikatua eskainiko du Amparo Sánchez-ek La niña y el lobo titulupean. Eta azkenik, martxoaren 11n, Emakume Ausartak taldeak Josema Lángarak zuzenduriko Las hijas de Eva izeneko antzezlana eskainiko du.  
Horretaz gain, aste osoan, emakume elkarteetan eginiko lanen erakusketa ere antolatu da.
Hitzordu guztiak 19:00etan izango dira. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button