
Aurten ere, Cristina Enea Fundazioak aire zabaleko ingurumen-zinema antolatu du. Ingurumen-gaiei lotutako filmen zikloaren 13. edizioa uztailaren 3an hasiko da. Proiekzioak Cristina Enean izango dira, 22:30ean, eta sarrera librea izango da lekua bete arte.
Antolatzaileek adierazi dutenez: “honelako proposamenek erakusten dute ingurumen-kulturak ez duela zertan akademikoa edo urruna izan; hurbilekoa, partekatua eta erabat integratzailea izan daiteke. Udako zinema hau hiria beste era batera bizitzeko gonbidapena da, ingurunea zainduz eta guztionak diren espazioetan lotura komunitarioak indartuz”.
Aurtengo programazioak gustu eta adin guztietarako izenburuak biltzen ditu, eta hala, ekainaren 3an, Cariño, he encogido a los niños (Joe Johnston, 1989) film ezaguna pantailaratuko dute.
Uztailaren 10ean izango da hurrengo zita El maquinista de la general (Buster Keaton, Clyde Bruckman, 1926) film klasikoarekin.
Hirugarren saioa uztailaren 17an programatu da Belle Époque (Fernando Trueba, 1992) film saridunarekin.



