IKUS-ENTZUN

Bost mila film jaso ditu Zinebik

ZINEBIk, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, bere 57. edizioa abiatuko du aurten, azaroaren 13tik 20ra. Duela gutxi, lanak aurkezteko epea itxi egin da, eta 5.087 film jaso dira.

Film kopuru handi horretatik, fikzioa, dokumentala eta animazioa generoetan berezienak eta interesgarrienak aukeratuko dira lehiaketako sekzio ofizialean lehiatzeko, eta Urrezko eta Zilarrezko Mikeldi sariak lortzeko.

Espainiatik heldu dira lan gehienak, ia zortziehun. Euskal Herriko 84 lan ere jaso dira, eta ondoren Frantzia (752), Alemania (311), EE.BB. (300), Erresuma Batua (255) eta Brasil (287) datoz. Eremu latinoamerikarrari dagokionez, film labur gehienak Mexikotik (154) eta Argentinatik (187) heldu dira, baina baita Kolonbiatik (75), Txiletik (64), Venezuelatik (18), Kubatik (16) edo Uruguaitik (14) ere. Beste herri askotatik ere heldu dira hainbat lan: Afganistan, Albania, Saudi Arabia, Bolivia, Burkina Fasso, Zipre, Irak, eta abar.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button