Iragan larunbatean egin zen Rockein lehiaketaren finala finala Basauriko Social Antzokian, eta Bilboko Los Cosmeticos izan da garailea.
Beste hiru sariak honela banandu dira: Tokiko talde onena, Trastorna2; Euskara saria, Kiñubak; eta, azkenik, Ikus-entzuleen saria: TOC
Los Cosmeticos Bilboko Deustu auzoko taldea da. Oraintsu, Danze! Zizek! Danze! izenburuko estreinako lana plazaratu du. Taldea osatzen duten musikariak makina bat taldetan aritutakoak dira, tartean, La Hora del Primate, Inserta, Cápsula edo Elfo Negro. Hirukoteak post-punk kutsuko rock garaikidea egiten du. Horretaz gainera, punk rock, garage-rock edo psikodelia tarteak ere antzematen dira, erritmo dantzagarriagoei bizkarrik eman gabe.
