MUSIKA

Tortura Sistematika, berrargitaratuak

Tortura Sistematika Tolosako 80ko hamarkadako hardcore talde aitzindariaren grabazioak berrargitaratu ditu muturreko musika estiloetan espezializatutako Truco Esparrago zigiluak. Tortura Euskal Herrian izan zen lehen hardcore taldeetako izan zen BAP!-ekin batera.

Diskoetxeak CDa eta kasetea argitaratu ditu batera, euskarri digitalean lau kontzertu eta analogikoan bi maketa. Orotara, 82 kantu labur.

Shanti Iribar (ahotsa), Lamberto Perurena (gitarra) eta Joxi Ubeda (baxua) musikarien eratu zuten taldea 1984an. Bateria jotzaile finkorik ez zuten izan, BAP! taldeko zenbait kidek astindu zituzten danborrak, besteak beste. Hirukoteak garaiko hardcore talde basatienetatik edaten zuten, hala nola, DRI, Lärm eta Rapt. Taldeok izate azkarra eta amorratua zen hardcore estiloa muturrera eraman zuten. Erradikaltasun musikal horren erakusle kantuen iraupen laburra da: minutu erdiko piezak, gehienak. Hitzak, berriz, libertarioak ziren.

Hainbat kontzertu egin zituzten gaztetxeen zirkuituan, eta behin taldea deseginda, musikariek Bukaera eta Ruido de Rabia proiektuak abiatu zituzten.

Joan den hilean musikariak berriro batu ziren kontzertu bakarrean Torturaren bilduma honen harira. Jarrain kontzertu horretako irudi batzuk ikus daitezke:

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button