MUSIKA

Donostia Prog-Tech Metal Fest jaialdia

Donostiako Larratxo Kultur Etxeak Donostia Prog-Tech Metal Fest jaialdiaren bigarren edizioa hartuko du larunbatean, martxoaren 7an. Donostia Prog Tech Metal Fest gaur egungo eszena progresibo eta teknikoko talde garrantzitsuenetako batzuez gozatzeko gaua izango da.

Hiru talde ariko dira zuzenean: Persefone Europako muturreko metal progresiboaren formazio garrantzitsuenetakoa, Mise En Abyme eibartarrak eta Lasarte-Oriako Hilotz taldea, thrash, death eta black metal doinuak uztartzen dituena.

Horrekin batera, aurten ere, masterclass saioak edo ikastaroak antolatu dira, eta horietan hiru musikarik parte hartuko dute: Mikel Gómezek (Lampr3a, Soziedad Alkoholika), bateria masterclass eskainiko du, eta Borja Mintegiagak (Lampr3a) eta Carlos Lozanok (Persefone) gitarrarekin egingo dute gauza bera. Klaseak doan dira, baina ezinbestekoa da izena ematea.

Show More

Related Articles

Back to top button