ARTEA

Joxan Iza gipuzkoarraren margolanak, Durangon

Joxan Izak (Bergara, 1961) Bildumak & Amaitu gabeak izeneko erakusketa paratu du Durangoko Museoan, irailaren 28ra arte. Izak Parisen egin zituen bere ikasketak, eta hainbat banakako eta taldekako erakusketa egin ditu.

Bergarako pintorearen hizkuntza plastikoan askotariko eraginak uztartzen dira: espresionismoa, komikia graffitia… elementu horiek modu pertsonalean eraikitzen ditu. Izan ere, estiloak eta teknikak nahasteko gaitasun handia dauka Izak: tintak, akrilikoak, errotulagailuak, arkatzak, olioa, bernizak, kola, collagea…

Labirintu gisa hartzen ditu Izak bere margolanak; pinturetan murgiltzen da, eta murgilketa horretan aurretik bizi ez izandako esperientziari egiten dio aurre. Esperientzia sortzaile horretatik bueltatzerakoan, bergararra erabat aldatzen da, beste artista bat da.

Irudiak buruan lantzen ditu Izak, eta irudi horietan inprobisazio mailak ezartzen ditu. Bere proposamen plastikoa askatasunerako gune bat da, guztiarekin komunikatzen duen ate bat, sentimenduak jorratzeko euskarri bat.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button