LITERATURA

“Gordexola Harana” ipuin lehiaketaren XXVI. edizioa

“Gordexola Harana” ipuin lehiaketaren gaia librea izango da. Lanak orijinalak izan beharko dira eta euskaraz edo gaztelaniaz idatzi ahal izango dira, eta saria bakarra izango da.

Lanak baloratzerakoan irudimena, sormena eta itxura kontuan hartuko dira. Formatuari dagokionez, lan guztiak 12 puntuko Times New Roman hitz-motakoak izango dira, eta lerroartekoa 1,5 lerrokoa. Alboekiko aldeak 2,5 cm-koa goikoa eta behekoa eta 3 cm-koa ezkerrekoa eta eskumakoa.

Hainbat kategoria egongo dira, eta kategoria bakoitzean adin eta lanen luzera zehatza jarrita dago. Helduentzat 5 folioko lanak bidali ahalko dira.

Lan guztiak euskarri digitalean aurkeztuko dira (CD, pendrive…), eta euskarri horretan hiru fitxategi gordeko dira: Lana .doc edo .pdf formatuan (artxiboa ipuinaren izenburuarekin izendatuko da); Kategoria.doc artxiboa (bertan lanaren izenburua eta zein kategoriari dagokion agertuko dira); eta, azkenik, datu pertsonalak (artxiboa, bertan izen-abizenak, helbidea, NAN -ezinbestekoa B kategoriatik aurrera- eta telefono zenbakia.

Lanak honakoetara bidali edo aurkeztuko dira: Gordexolako Lucio Beraza Kultur Etxea (Molinar plaza, 11 – 48192) Gordexolako Udaletxea.

Lanak aurkezteko epea  urtarrilaren 31n amaituko da.

Deialdi osoa hemen ikusi ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button