ESZENA

Mundu osoko dantza konpainiak Biarritzen

Iragan irailaren 7an hasi zen Biarritzen Temps d’Aimer dantza jaialdia. Hala, irailaren 16ra bitarte Europa, Afrika, Asia eta Ekialde Hurbileko konpainien obrak ikusi ahalko dira Lapurdiko kostaldeko kale eta gune eszenikoetan. Horretarako, antolatzaileek programazio eklektikoa atondu dute dantza ikuspegi koreografiko guztiez gozatu ahal izateko.

Askotariko egitarau horren isla, jaialdia ireki duen Amsterdam hiriko Dutch National Ballet konpainiaren ikuskizuna izan da, zeinak Hans Van Manen koreografoari gorazarre egiten dion obra aurkeztu duen. Van Manen XX. mendearen bigarren erdiko koreografo garrantzitsuenetarikoa, aitzindaria izan zen dantza modernoa baletarekin uztartzen.
Herbeheretako konpainiaz gain, Batsheva israeldarrak eta Cie. Gilshamber, Korzo Productions edo Spellboun Contemporary taldeak daude Temps d’Aimer egitarauren baitan.

Gaurko egitarauaren baitan Cie Anne-Marie Porras konpainiak Nadir izenburuko obra dantzatuko du eguerdian eta iluntzean, 12:00etan (Jardin Public) eta 19:00etan (Théâtre du Casino), hurrenez hurren. Co&Cie danse konpainiak, halaber, Busfloor ikuskizun ibiltaria aurkeztuko du Biarritzeko kaleetan. Deva Macazaga koreografoak autobusa hartu eta hip hop, capoeira eta bestelako dantza garaikideak uztartuko ditu han eta hemen ibilgailu horen laguntzarekin. Azkenik, 21:00etan CCN Nantes / Brumachon konpainiak D’indicibles violences lana taularatuko du Gare du Midin.

Programa osoa letempsdaimer.com webgunean kontsulta daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button