ESZENA

“DNA” dantza programak lau egoitza artistiko eskainiko ditu

Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak DNA 2022 Nafarroako Dantza Garaikidea programaren sorkuntza edota ikerketarako lau egoitza artistikoren deialdia egin du. 6.000 edo 8.000 euroz horniturik dauden egoitzetarako eskaerak aurkezteko epea otsailaren 8an bukatuko da.

Programa dantzaren profesionalentzat da, Nafarroakoak izan edo Foru Komunitatearekin lotura dutenak izan, eta bere helburuak “dantza garaikideko proiektuak sortzea, eta bestetik, mugimenduaren arteak eta dantza lurraldean sustatzea. Programak, halaber, sormenezko komunitatearen espiritua sustatzea du xede artista parte-hartzaileen artean, eta sektorean enplegua sortzea. Bestalde, publikoarekiko bitartekaritza lan horrek ingurune onuragarri bat sortu nahi du herrian arte-diziplina horietarako”.

Egoitzak maiatzetik irailera arte luzatuko dira, eta hortik sortzen diren sormen proposamenak DNA 2023n estreinatuko dira.

Programaren xehetasunak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button