LITERATURA

Navarro Villoslada Literatura Saria

Nafarroako Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak Navarro Villoslada Literatura Sariaren bigarren edizioa abiarazi du. Gaztelaniazko eta euskarazko literatur lan argitaragabeen sorkuntza eta argitalpena bultzatzea da sariaren helburua. Aurten, lehiaketaren bigarren edizioa da eta sarituko diren sorkuntzek 15.000 euro jasoko dituzte.

Sariketara aurkezten diren lanak (gaztelaniazko modalitatean edo euskarazkoan) mota hauetakoak izan daitezke: Narratiba, poesia eta prosa poetikoa, antzerkia, komikia eta eleberri grafikoa, saiakerak eta biografiak, eta haur eta gazte literatura.
Adin nagusiko edozein pertsona fisiko aurkeztu ahalko da sariketara, baldin eta Nafarroan jaioa bada edo Nafarroan erroldatuta badago 2024ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik.
Parte-hartzaileek bi modalitateetako bakar batean aurkeztu ahalko dute lan bakarra (gaztelaniaz edo euskaraz).

Aurkezten diren lanak gaztelaniaz edo euskaraz idatzita egongo dira. Jatorrizkoak eta argitaragabeak izan behar dute. Baldintza horiek bete ezean, lana ez da onartuko.

Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button