LITERATURA

DK Literatura programa Donostian

Datorren astelehenean, azaroaren 21ean, 19:30ean, Mikel Hernandez Abaituak Azukre xehea, gatz larria liburuaren aurkezpena eta solasaldia eskainiko du Udal Liburutegi zaharreko San Jeronimoko sotoan. Liburu honetan azpimarragarriak dira literatura, musika eta politika arloko oroitzapenak. Euskal kulturaren esparruan giltzarri izan diren hainbat pertsonaia eta proiektu azaltzen dira.

Donostia Kulturaren eta Gipuzkoako Liburudenden Elkartearen artean antolatu den DK Literatura programa honetan ere, Anjel Lertxundiren Etxeko hautsa (azaroak 22), Miren Agur Meaberen Bitsa eskuetan (abenduak 1) eta Ur Apalategiren Fikzioaren izterrak (abenduak 13) aurkeztuko dira.

Hitzorduetan, Harkaitz Canok aurkeztuko du egilea eta gidatuko du irakurleekin ondoren izango den solasaldia. Amaieran, idazleak liburuaren aleak sinatuko ditu.

Bestaldetik, atzo bertan, Patxi Huarte ZaldiEroa egilearen Rerum Natura 4 lan aurkeztu zen. Ohi duen moduan, edozein gertaerari buelta eman eta alderdi umoretsutik begiratzeko ahalmen miragarria erakusten du ZaldiEroak, bizitzak ezin konponduzko minak ere badituen arren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button