ESZENA

Dantza saio bikoitza gaur, Kultur Leioan

Gaur, martxoak 23, dantza sesio bikoitza izango dute Kultur Leioan, mugimendua, koreografia sorkuntza, emakumea eta kirola uztartuz. Bertak Auditoriumean izango da hitzordua, 20:30etik aurrera. Ikuskizunak Roser Lopez Espinosaren Hand to hand lana, eta Lasala euskal konpainiaren Lauesku 22 izango dira.

Hand to hand Kataluniako Roser López Espinosa dantzari eta koreografoak sortutako pieza labur bat da, judo-borrokaldi modura egiten den balet bitxia. Proposamen honetan, “dantza arte martzialetara hurbiltzen da, eta horren taktika eta kadentziarekin jolasten du”.

Horren ostean, Lasala euskal konpainiak Lauesku 22 ikuskizuna egingo du. Judith Argomanizek zuzentzen du hizkuntza fisikoa eta estetika sortzeko etengabeko ikerketan ardazten den taldea. Lauesku 22 lanak barneko hausnarketara gonbidatzen du: “zergatik bete behar dira naturaltasun eta mendetasun osoz ezarritako arauak, ohiturak, erregelak eta ezarpenak? Eta zergatik jotzen dira aurrez zehaztutako konponbide eta erantzunak segurutzat?”
Esku-pilota partida baten bidez, egoera desberdinak azaltzen dira, eta jolasaren berezko arauak zalantzan jartzen dira, ezarritakoari lehentasuna kenduz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button