MUSIKA

Bideo-esperimentazioa eta inprobisazio-laukotea, Le Larraskiton

Bilboko Le Larraskito Klubean, Mikel Otxoteko bideo-artista eta Peter Vrba, Javier Saso, Alexandre Losada eta Luis Garrido musikariek osatutako laukotea izango dira ostiralean, hilak 4, 21:00etatik aurrera.

Otxoteko donostiarra da, eta ikus-entzunezkoetan oinarritutako esperimentazioa lantzen du. “Bere lanek zati txiki eta oso bereizien etengabeko pilaketan dute oinarri, eta lan bakoitzak antolaketa modu berri baterako gutxieneko arau batzuk darabiltza”. Peter Vrba, Javier Saso, Alexandre Losada eta Luis Garrido musikariek, halaber, inprobisazio-laukotea osatuko dute.

Musikarien harira, Vrba Praga hiriko musikari inprobisatzailea da. Saso, berriz, zarataren inguruan aritzen den sortzailea da, “zaharkitutako makinak, pickupak, irratiak eta hondakin industrialak” erabiltzen ditu. Garrido ez-musikaria da, eta “ordenagailua eta beste edozein instrumentu higuingarriak jotzen ditu”. Azkenik, Losada 2008tik dabil musika inprobisatua lantzen, eta gitarra elektrikoa eta askotariko objektuak erabiltzen ditu.

Informazio gehiago: clublelarraskito.tumblr.com.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button