ESZENA

Ibilki programa uztailetik abendura bitarte

Ibilki antzerki programak antzerkia, dantza, musika, zinema eta bestelako emanaldiak bildu ditu aurten otsailetik ekaina bitartean, eta orain, bigarren sasoiari ekingo dio, eta uztailetik abendura bitartean beste ekimen pilo bat ondu dira, Saran, Urruñan, Hendaian, Maulen, Donapaulen, Kanbon, Baionan, Ortzaizen, Ainhoan, Ziburun, Arrosan eta Hiriburun ikusiko direnak.

“Herriekin hurbiletik landua den dispositibo horren bitartez Euskal kultur erakundeak Ipar Euskal Herriko ikusgarri geletan, mediateketan eta plazetan, euskal kulturaren kalitatea, bizitasuna eta aniztasuna ezagutzeko parada eskaini nahi du, hamabost bat emanaldi hamar bat herritan eskainiz”.

Gaur berton, hilak 16, Ortzaize herrian, eta Zinema kanpoan ekimenaren barruan film mitiko bat ikusgai: Agur Etxebeste!

Sasoi horretako hitzordu guztien gaineko informazioa ikusteko: Ibilki

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button