BERTSOTAN

“Hitzetik Hortzera”, Xenpelar Zentroan

Ostiraletan 21:00etan ETB1ean emititzen den Hitzetik Hortzera bertsolaritzari buruzko telebista saio ezaguna Amasa-Villabonako Subijana Etxean egoitza duen Xenpelar Dokumentazio Zentroan (XDZ) izan da grabatzen.

“Amaia Agirrek ondutako gidoiari jarraituz, Arrate Illarok eta Andoni Egañak bertso kantuz erakutsi diote zentroa bertsozale talde bati. Ataritik hasi eta ganbararaino ikusi dute Bertsozale Elkartearen egoitza ere badena, han eta hemen geldialdiak eginez: artxibategian, bulegoetan, grabazio-estudioan…”.

Agirre, gainera, udazkenean izango den Txapelketa Nagusiaz ere mintzatu da. Irailaren 29an jokatuko da lehenengo saioa Amasa-Villabonako Behar Zana pilotalekuan, eta abenduaren 15ean finala BECen. Orotara, 43 bertsolari eta 14 saio izango dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button