BESTELAKOAK

Deustuko Gazte Lokalak CD bilduma plazaratu du

Deustuko Gazte Lokalak CD bilduma kaleratu du bere 20. urteurrena ospatzeko. Sustraietatik Loreetara. 1991-2011 Zure, nirea, gure, herriarena izenburupean, 15 talderen beste horrenbeste kantu bildu dituzte, tartean, Lobo Eléctrico, Itziarren Semeak, Elfo Negro, Simca, Brebes, Early Reflections, eta Inserta bandenak.

Bestalde, gaur bertan 77’ Punk Jaia egingo dute Deustuko lokalean. Agertokian hiru talde izango dira: iconoCLASH (Aragoitik The Clash talde mitikoaren kantuak egiten), Vitesse (Stoner estiloko banda bilbotarra), eta Pornosaurio (Garage-punk lizuna Getxotik). Emanaldiaren ostean punk musikan adituak diren bi disko jartzaile izango dira: Please Kill Me eta Kaktus.

Azkenik, bihar ere, hilak 24, festa berezia egingo dute Eguberriko afaria eta gero. Jai giroan, eta Boney M & Rafaela Carra Vs Tijuana In Blue & Los Muguruzos izenburupean, bertsio dantzagarriak entzungo dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button