MUSIKA

Detroit hiriko Death punk talde mitikoak Donostian joko du

Punk-rock-a jaio baino lehen, Hackey anaiek 1971n eratutako Death taldeak jada punka jotzen zutela esan ohi dute adituek. Hala, proto-punk etiketarekin deskribatzen diren talde horietakoa da Death, herrikide dituen Stooges edo MC5 bezala. Bada, Death bueltan da, eta bihar, Donostiako Doka Antzokian izango dira, 21:00etatik aurrera.

Hackey anaiak, Bobby (baxua eta ahotsa), David (gitarra) eta Dannis (bateria), funk erritmoak jotzen hasi ziren, baina laster, hard rock erritmoak jorratzen hasi ziren, The Who-ren kontzertu bat ikusi ondoren, eta Alice Cooper-en diskoak entzuterakoan.

Hard rock estiloa gordinki jotzen zuten anaiek, eta gerora punk-rock izango zen estiloaren antzeko emaitza lortzeko. Gordintasun horren ondorioz, garai hartan ez zuten zale nahikorik lortu. Hortaz, kultuzko banda bisionario bihurtu zen.

1977an, taldea desagertu zen, baina 2009an, berri hasi ziren jotzen (1980ko hamarkadan, As The 4th Movement gospel-rock talde eratu zuten anaietako bik; bi disko argitaratu zituzten). Drag City diskoetxeak, halaber, gordeta zituzten demoak argitaratu zituen: …For the Whole World to See (2009), Spiritual, Mental, Physical (2011) eta III (2014).  Taldeari buruzko dokumentala ere bada.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button