
Aste honetan hasi da Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak antolaturiko Zinema eta Landa Inguruneko Emakumeak Zikloaren VII. edizioa. Azaroaren 17ra bitarte egoitza dezentetan aurrez aurreko emanaldiak antolatzeaz gain, online programazioa ere eskainiko du, makina herrialdetatik ere jarraitu ahal izango dena.
Ekimenaren helburua landa-ingurunean emakumeek duten zeregina aitortzea da. Aurtengo zikloak anbizio handikoa izan nahi du eta horretarako 600 proiekzio eta jarduera inguru antolatuko dira. Saio horietan, edo aurkezpenetan eta solasaldietan, zine-zuzendariek (Celia Rico, Jorge Alonso, Estibaliz Urresola, Jaione Camborda edo Sonia Mendez) parte hartuko dute.
23 filmen proiekzioarekin batera, edizio hau jarduera osagarrien programa zabal bat ere barne hartzen du, argazki-erakusketetatik eztabaidetara, mahai-inguruak, kontzertuak, zineforumak, tokiko produktuak, tailerrak eta topaketak.
Halaber, online zikloaren bidez, ekintzak Latinoamerikako 11 herrialdetara iritsiko da. Lan hau Filmategiarekin egindako lankidetzari esker egin daiteke, gainera eskualdeko 8 filmoteka, adinekoen egoitzak, institutuak, elkarteak, kultura-kolektiboak, fundazioak eta toki-erakundeen eta tokiko ekintzako taldeen sare zabal bat ere inplikaturik daude.
Euskal Herrian bi saio antolatu dira. Lehena Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoan izango da, azaroaren 9an. Bertan Estibaliz Urresolak 20.000 especies de abejas filma aurkeztuko du. Pieza zinematografikoak genero identitateari, duintasunari eta errespetuari buruz gogoeta egoteko gonbitea luzatzen digu. Neskato trans baten nortasun bilaketa hutsean gelditzen ez den filma da, baina horretaz gain, familian eta belaunaldien artean sortzen diren gatazkak ere erakusten ditu.
Eta bigarrena Amorebieta-Etxanon izango da, azaroaren 11n, eta Jaione Camborda zuzendariaren O corno filma proiektatuko da. “Illa de Arousa, 1971. Maria itsaskitan bizimodua ateratzen duen emakumea da. Bere erditzeetan beste emakume batzuei arreta eta ardura bereziz laguntzeagatik ere ezaguna da uhartean. Ustekabeko gertaera baten ondoren, ihes egin behar izan du eta bere biziraupenaren alde borrokatuko duen zeharkaldi arriskutsu bat hasiko du. Bere askatasunaren bila, Mariak Galizia eta Portugalen arteko kontrabandoko bideetako batetik muga zeharkatzea erabakitzen du.”
Informazio guztia, hemen.