MUSIKA

Nizuri Tazuneri rap bikoteak estreinako lana plazaratu du

Fani eta Norrzone rapzaleak dira Nizuri Tazuneri, eta oraintsu, Musika ala hil (Taupaka elkartea) izenburuko diskoa kaleratu dute, bikotearen lehena. Taupaka Elkartearen aburuz, “hamaika kantuz osatutako LP bizia eta indartsua da”.

Euskara eta makina bat soinu moderno uztartzea da bikotearen xede nagusia: “Euskara eta abangoardiazko erritmoen eskutik (trap&roll), mende honetako bizitza nola ulertzen duten zabaltzea, eta haien buruak kreatiboki aktibatzea, gizarte nahasi honen baitan”.

Norzzone Bartzelonan hasi zen rapa idazten. Hiru urtez Katalunian egon ostean, Euskal Herrira itzuli eta euskaraz idazten hasi zen, “euskarak raparen barruan jasaten zuen mespretxu eta hutsune lazgarria ikusita, Gipuzkoa inguruan bereziki”. Hautu horren ondorioz, hiru lan etorri ziren: Bizirik (Kelainoa, 2012), Amairu dok (Nastybilbao, 2014) eta Good Vibes (Molotoff irratia, 2015). Fani, halaber, ibilbide luzeko gazte rapzale ezaguna da Donostian, eta hainbat kontzertu eman ostean, Nizuri Tazuneri abiatzea erabaki zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button