BERTSOTAN

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala

Final honetan parte hartuko duten bertsolariak honakoak izango dira: Onintza Enbeita (1979, Muxika) Kazetaritza ikasketak amaitu eta kazetari moduan ibili da hainbat urtetan. Bizkaiko txapelketan lehenengoz 1998an parte hartu zuen, eta azken bietan finalean kantatu du.
Miren Amuriza (1990, Berriz) Bertso-eskolako eragile moduan dabil 2005tik. Hainbat bertso-sariketatan parte hartu du. 2009ko Txapelketa nagusian finalaurrekoetan kantatu zuen. 2010ko Durangaldeko txapelduna.
Beñat Ugartetxea (1979, Mallabia) Lau urteko deskantsuaren ostean bueltan dator berriro ere. Lautan Durangaldeko txapelduna (2000, 2002, 2004 eta 2006).
Etxahun Lekue (1979, Larrabetzu)
Musika Hezkuntzako ikasketak egin ditu eta hezkuntza arautuan eta bertso-eskoletan bertsogintzako klaseak ematen egiten du lan. Bizkaiko txapelketan azken lau edizioetan finalista izan da eta Txapelketa Nagusian bitan parte hartu du.
Arkaitz Estiballes (1977, Galdakao)
Euskal Filologia ikasketak egin zituen eta gaur egun hezkuntza arautuan bertsolaritza irakaslea da. Bizkaiko txapelketan finalista izan da 2000. urtetik eta Txapelketa Nagusian hirugarrenez kantatuko du.
Jone Uria (1990, Algorta) Matematika ikasten dabil Leioan. 2008ko Bizkaiko txapelketan final-aurreetara heldu zen, baita 2009ko Euskal Herrikoan ere. 2010ko Uribe Kostako txapelduna.
Eneko Abasolo Abarkas (1976, Iurreta)
Ogi banatzailea ofizioz eta bertsolari zein dantzari afizioz. 1998an parte hartu zuen lehenengoz Bizkaiko Txapelketan.
Peio Ormazabal (1992, Arrigorriaga)
2010ko Bilboaldeko txapeldunordea da eta lehenengoz parte hartu du Bizkaiko Txapelketan.

Zuriñe Iarrituk egingo ditu aurkezle lanak eta Bernar Mandalunizek gai-emaile lanak.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button