ESZENA

Munduari begiratzeko modu zehatza

Loraldia Festibalak Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin eta Rafa Rueda batuko ditu Munduari begiratzeko ikusgarriarekin. Bihar,  martxoaren 13an, Arriaga Antzokian, diziplina artistiko uztartze zirraragarria ikusteko abagunea izango da.

“Euskara, Euskal Herria, agian, zaharregia, txikiegia dela gaur egungo garaietarako, baina azken finean, euskaldunok munduari begiratzeko modu jakin bat eskeintzen dugu, bizitzeko eta sentitzeko modu bat” dio Kirmen Uribe idazleak.

2003ko udaberrian Kirmen Uribek eta Mikel Urdangarinek Zaharregia, txikiegia agian musika eta poesia ikuskizuna aurkeztu zuten New Yorken. Uribek sortutako poemak, Urdangarinen musikarekin hornitu zituzten. Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal musikariek lagunduta, esparru ezberdinetako sortzaileen laukotea osatu zuten. Hamaika lekutan antzeztu zuten.

20 urte beranduago, Munduari begiratzeko ikusgarria atondu da berriz, gaurkotua eta berrikuntza zenbaitekin. Oholtzan Kirmen Uriberen poemak, Mikel Urdangarinen eta Rafa Ruedaren musika, Jon Cañaveras lagun dutela, eta Alphax estudiok garatutako ikus-entzunezkoak uztartuko dira modu zirraragarrian.
“Zentzumen-bidaia bat da, egungo munduari irakurketa garaikide bat egiten diona, errotuta dagoen euskal tradizioan oinarrituta.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button