Igandean, hainbat musikari bilduko dira Donostiako Cristina Enea parkean Musika parkean & biziz lelopean. Kontzertuak eguerdian hasiko dira, eta iluntzera arte askotariko pop-rock artisten proposamenez gozatzeko aukera izango da. Egun osoko ekitaldi musikala disko jartzaileen saioekin amaituko da.
Hala, 12:00etan, Laurobak joko du; 13:00etan, Santi Campos; 14:00etan, Franco; 15:00etan, Kokoshka; 16:00etan, Oso Fan; 17:00etan, Stay eta Judith Argomaniz; 18:00etan, Tremenda Trementina; eta, azkenik, 19:00etan, Grises.
Emanaldien osteak DJk arituko dira: Guille DJ, DJ Alex, DJ Saioa Susie Q, Dj Mato eta DJ Las Marines.
Informazio gehiago: musikaparkean.com
