
Debako Animaziozko Nazioarteko Zinema Jaialdiak bere 14. edizioa ospatuko du irailaren 8tik 11ra. Maiatzaren 4an amaitu zen Sail Ofizialean eta Zuzendari Berriak-EHU atalean lehiatuko diren film laburrak aurkezteko epea, eta guztira, 98 herrialdetako 1502 film laburrek parte hartu dute deialdian.
“Osasun krisiaren ondorioz, 2020ko edizioa erdibidean geratu zen, baina aurten erronka berriekin eta ilusio handiagoarekin gatoz, are gehiago.” Horrexegatik, jaialdia eskuragarri eta segurua eskainiko dute, beharrezko segurtasun-neurri guztiekin, ingurunearekin eta ingurumenarekin konprometitua, eta aurrez aurrekoa eta pantaila birtualerako aukera zabalduko dute, publiko guztiei eta garai berriei egokitua.
Lanak jasota, datorren hilabetean, antolakuntzak hautatutako guztiekin jarriko da harremanetan atal bakoitzerako aukeratutako 10 film laburren proiekzio artxiboa eskatzeko.
Animadeba Euskal Herriko animaziozko zinemarik zaharrena da. Izen handiko nazioarteko zinemaldi gisan Annecyn, Animazioko Nazioarteko Zinemaldian, izan zen.