BESTELAKOAK

Euskal Espazio Komunikatiboa; erronka eta aukera

Nola sortu espazio komunikatibo komuna Euskal Herrian? galdera eta kezka horretatik abiatuta, Ezkerraberri Fundazioak gogoeta-saioa antolatu du euskal hedabideetako ordezkariekin. Urtarrilaren 31n, Bilboko Bizkaia Aretoan izango da zita.

Helburua “orain arteko gabeziaren arrazoietako diagnostikoa partekatzea eta aurrera begira egin litezkeen urratsak identifikatzea izango da”, horretarako bi elementu gakoren inguruan gogoeta egitea proposatzen da: Eraldaketa digitalak berekin dakartzan erronkak eta Hizkuntza-irizpidea. Lehen arloaren barruan hauxe planteatuko da: nola birkoka daitezke Hego Euskal Herriko hedabideak espazio komunikatiboa errazteari begira?. Hizkuntzari dagokionean, hizkuntza propioaren faktoreak nola eragiten die hedabideei beren eraginkortasun, ezberdintze eta eragite-estrategiak indartzeko?

Egun horretan parte hartuko duten adituak honakoak dituzue: Josu Amezaga Germá Capdevila Pilar Kaltzada, Peio Urzelai, Lontzo Sainz, Pedro Gorospe, Lourdes Pérez, Iñaki Soto, Beatriz Zabalondo eta abar. Eitb, Berria, Grupo Noticias, Tokiko Hedabideak eta Hekimen koletiboetako ordezkariak ere han izango dira.

Informazio guztia eta izena emateko, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button